Caravantur azokaren 2020ko edizioan ibilgailuak erosteko edo alokatzeko 600 euroko sariaren zozketarako oinarriak

FICOBA FUNDAZIOAK, G20816765 zenbakidun IFK duenak, eta CM GIPUZKOAk, B-20753208 zenbakidun IFK duenak, 600 €-ko deskontu-kupoi baten zozketa antolatu dute 2020ko urriaren 2an, 3an eta 4an Ficoban, Gipuzkoako Ferialekuan (Iparraldeko Hiribidea 43, 20302, Irun), egingo den CARAVANTUR AZOKAREN laugarren ediziorako.

Ondorengo OINARRIEI jarraiki egingo da zozketa hori:

  1. ZOZKETAN PARTE HARTZEA
    Zozketan parte hartzeko aukera izango dute azokak irauten duen bitartean –2020ko urriaren 2an, 3an eta 4an– erakusketariek emango duten QR kodearen eta estekaren bitartez inprimakia betetzen duten pertsona guztiek.
  2. ZOZKETATIK KANPO
    Ezin izango dute zozketan parte hartu zozketa antolatzen duten erakundeekiko (Ficoba Fundazioa eta CM GIPUZKOA S.L.) lan-mendekotasuna duten pertsonek.Ezta CARAVANTUR Azokaren 2020ko edizioan erakusketari modura parte hartzen duten enpresetako langileek ere.Parte hartu ezin duen pertsonaren bati egokituko balitzaio zozketaren saria, sari hori eskuratzeko eskubidea galduko luke.
  3. SARIA
    600 €-ko baliodun deskontu-kupoia izango da, CARAVANTUR AZOKAN parte hartzen duten markek erakusketan dituzten aisialdiko ibilgailuak erostera edo alokatzera bakarrik bideratuko dena; hilabete bateko epea izango du irabazleak horretarako, 2020ko azaroaren 1era artekoa, hain zuzen ere.
  4. IRABAZLEA AUKERATZEA
    2020ko urriaren 5ean, astelehena, egingo da zozketa El Diario Vascoren instalazioetan, azoka amaitu ondoren. Ausaz aukeratuko da irabazlea, baldin eta datu guztiak behar bezala beteta baldin baditu.
  5. IRABAZLEARI JAKINARAZTEA
    Antolatzaileek eurek jakinaraziko diote irabazleari zuzenean, telefonoz, saritua izan dela, urriaren 5etik aurrera. El Diario Vascoren instalazioetan (Portuetxe kalea 2, Donostia) jaso ahal izango du saria 2020ko urrian, 09:00etatik 14:00etara.  
  6. ERREKLAMAZIOAK
    Ficoba Fundazioak eta CM GIPUZKOA S.L. enpresak ez dute beren gain hartzen erositako ibilgailuen inguruan egin litezkeen erreklamazioen aurreko erantzukizunik.
  7. KOMUNIKABIDEETAN JAKINARAZTEA
    Ficoba Fundazioak eta CM GIPUZKOA S.L. enpresak eskubidea izango dute komunikabideetan irabazlearen egoki irizten dizkioten datuak, argazkiak eta irudiak argitaratzeko, emititzeko eta hedatzeko, momentuan bertan zein etorkizunean, egoki iritzitako komunikazio eta propagandan.
  8. ADINGABEAK
    Irabazlea 18 urtez azpiko pertsona bat izango balitz, beharrezkoa izango litzateke gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena, saria jaso dezan.
  9. AURREZ JASOTZEN EZ DIREN ALDERDIAK
    Ficoba Fundazioak eta CM GIPUZKOA S.L. enpresak eskumena izango dute zozketa hau egiteko beharrezko irizten dizkioten erabakiak hartzeko eta aldaketak egiteko, bai eta hemen jasotzen ez diren alderdi guztien inguruko erabakiak hartzeko eskumena ere.Parte hartzeak oinarri hauetan xedatutakoa onartzea eta oinarriekiko adostasuna adieraztea dakar.